XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batasunaren izena Broussain eta bertze zonbeiten arabera behar zen Eskual-botitza, Eskual batasuna erran nahi duen Ziberotar hizkuntzatik atheraia.

Arbelbidek, aldiz, zion Eskualdunen alkhartasuna, bertze bizpahiruek nahi zuten Eskualzaleen-Biltzarra: hoitarik bat, nik uste, Zalduby bera zitaken, bi ilabethe lehenago agertu mintzaldi batean izen hori bera jadaniko erabilia baitzuen.

Dena den, phondu horiek oro: batasunaren izena, buruzagien izendatze, sortarau eta erabil-molde, ondoko urthean (1902) buruilaren hamekan Ondarrabian egin zen bilkura nausian onhartu eta finkatu zituzten eskualzalek: Anhartean, batasuna gothortu zen, lagunak ere emendatu, eta, Hendayan ziren hogoi eta hameken orde bigarren urthekotzat jadanik ehun eta hamabortz lagun lerrokatzen ahal zituen.

Erran dezakegu beraz Eskualzaleen Biltzarra egiazki Hendayan sorthu balinbada 1901 ean, lehen bilkura handia Ondarrabian izan duela ondoko urthean, eta han finkatu diotela geroztik bethi atchiki duen izena.

Hastapenetako eskualtzale khartsu batek, gure adiskide maite Ixaka Mendizabalek, Buenos-Airesetik iskiriatu daut Eskualzaleen Biltzarrak Ondarrabian izan duela lehen bilkura, han zela lekuko....

Nik aldiz ihardetsi Hendayan sorthua dela urthe bat lehenago; eta nik uste, biak chuchen gabiltzan: egia balinbada gure batasunaren izena eta izaite berezia Ondarrabian onhartu eta finkatuak izan zirela, haren egiazko sortze eta hastapena Hendayan 1901-eko buruilaren hamasei aratsean gerthatu dela.

Eskualzaleen Biltzarrak geroztik bide egin du, lehenbiziko urthetan hurriki, bainan, hamalaueko gerlaz geroz, laster hazkartuz eta emendatuz.

Mende erdi bat iraun duenean hola, dohala orai berriz bertze mende erdi bati buruz, Eskual Herriaren, Eskualdungoaren eta Eskuararen alde bethi gero eta gehiago lan eginez!.